IZARA enpresa gaztea gara, baina esperientzia handia dugu etxeak dekoratzen. 1980an hasi ginen barne-diseinuaren lotutako adarretan lanean; hala nola, altzarigintzan, iluminazioan, tapizgintzan, gortinetan eta, oro har, etxe barrurako ehun-diseinuan.
IZARAn, gaur egun, bi produktu mota ditugu:
- Gortinak oro har: estore tolesgarriak eta pachettoak, gortina tradizionalak eta errailak, eta abar. Era guztietako ehunak eta koloreak, ehun bereziak (iluntzeko gortinak, beroaren kontrako gortinak, akaroen kontrakoak, suaren kontrakoak [m1], eta abar).
- Etxerako ehungintza: izarak, maindire nordikoak, edredoiak, kuxinak, toailak, txabusinak, mantelak eta abar.
Izara osatzen dugun profesionalon lehentasuna bezeroari arreta pertsonalizatua eta kalitatezko zerbitzua ematea da, bezeroa gure dendara etortzen den unetik eskatutako artikulua etxean instalatuta duen unera arte. IZARAn beti hartzen ditugu kontuan bezeroen eskariak eta beharrizanak; hori dela eta, gure hornitzaileei eskatzen diegun kalitatea bat dator bezeroei eskaintzen diegun kalitatearekin.
Merkataritza ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:30etik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara. (Larunbat arratsaldeetan itxita.)
Altsasuko egutegi berezia:
- San Joan jaiak (ekainak 24, goizez itxita)
- San Pedro jaiak (ekainak 29, egun osoz itxita; ekainak 30, goizez itxita)
- Herriko jaiak (irailaren 13tik 17ra)
Aparkalekuak: pilotalekuaren inguruan, San Juan kalea, Bakea kalea, Erkuden kalea, Altzania kalea eta Iortia plaza.
Ehungintzako eta etxeko produktuak, (salmenta eta erakusketa guneak):
- Gortinak
- Sukaldeko ehunezko osagaiak
- Oheko arropa
- Bainugelako arropa
- Osagaiak
Bulegoa eta ekipamenduak:
AGortinak eta gortinentzako egiturak profesionaltasunez, arretaz eta garbitasunez instalatzen espezializatutako langile taldea.
Zerbitzuak:
Ibilgailu propioak eta espezializatutako erremintak. Aurrekontua eskatu eta 48 ordu baino lehenago joango gara zuen etxera neurriak hartzera. Neurriak hartzeko, zeuk aukeratutako kolore-laginak eramango ditugu, zure etxeko dekorazioarekin bat datorren produktua eta kolorea aukeratzeko.
Produktuak entregatzeko epeak:
- Sistemak eta mekanismoak: 15 egun gutxi gorabehera.
- Geuk egindako diseinuak: 30 egun gutxi gorabehera (ekainetik irailera bitartean 45 egun).
Kalitatearen AENOR egiaztagiria:
IZARAren kalitatea UNE 175001-1:2000 arauak egiaztatzen du. Ziurtagiri hori 2006an atera genuen gure bezeroei ematen diegun zerbitzuen kalitatearengatik. Arau hori ezartzearen ondorioz, etengabeko ikerketa eta berrikuntza planak ditugu gure enpresan. Ziurtagia lortzeko egin dugun hobekuntzak, ahaleginak eta dedikazioak eragin zuzena izango du gure bezeroen satisfazio mailan.
Kontseiluaren BAI EUSKARARI ziurtagiria:
Euskara gure zerbitzuaren kalitateari eta gertutasunari gehitu beharreko balioa da. Euskaraz zuzenduta, gertukotasuna eta errespetua eskaintzen diegu gure bezeroei.
Gure establezimendutik 30 km-ra baino gehiagora bizi baldin bazarete, mesedez, ipin zaitezte harremanetan gure hornitzaileekin, ordezkaritzak Espainia osoan baitituzte.
Kortina fabrikatzaileak:
|